Vila-Real 2-2 Reala

Realak berdindu egin du Vila-Realen

Txuri-urdinek markagailuan aurrea hartu dute bigarren zatian, baina gogotik sufritu dute berdinketari eusteko.

Vila-Realeko jokalariak protestan, gaur, Realaren kontrako partidan. ANDREU ESTEBAN / EFE
Vila-Realeko jokalariak protestan, gaur, Realaren kontrako partidan. ANDREU ESTEBAN / EFE
2025eko apirilaren 20a
20:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Realak nahikoa egin du Vila-Realen puntu bat poltsikoratuta (2-2). Imanol Alguacilen taldeak ez du partida ona jokatu, eta izerdia gogotik botata, ontzat eman dezake puntua. Bigarren zatian epaileak hiru gol baliogabetu dizkio etxeko taldeari.

Neurketa gaizki hasi du Donostiako taldeak, eta Vila-Realek azkar hartu du aurrea, Yeremy Pinoren golari esker. Zorionez, Oiartzabalek sartu duen penalti bati esker berdintzea lortu dute txuri-urdinek, eta horrek lagundu die jokoa hobetzen. Lehen zatiaren bigarren erdian parekatua izan da lehia, eta bi taldeek izan dituzte gol aukerak.

Bigarren zatira bost defentsarekin zelairatu da Reala. Eta Imanoli apustua ondo aterako zitzaiola zirudien: atezainaren akats bat baliatuta, Oiartzabalek aurretik jarri du Reala. 1-2.

Hortik aurrera, ordea, eskas aritu dira. Vila-Real jaun eta jabe izan da, eta ia miraritzat har daiteke etxekoek partida irabazi ez izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.