Realak aurrera egin du Espainiako Kopan eta Athletic kanpoan geratu da

Txuri-urdinek 0-1 irabazi diote Deportivo Abanca taldeari, Emmaren gol bati esker. Zuri-gorriek luzapenean galdu dute.

Emma Ramirez Realekoa, aurreko denboraldian Eibarren aurka. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Emma Ramirez Realekoa, aurreko denboraldian Eibarren aurka. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2024ko abenduaren 22a
15:00
Entzun

Realak Espainiako Kopako final-laurdenak jokatuko ditu. Txuri-urdinek gaur jokatu dute final-zortzirenetako kanporaketa eta Emmak sartu du garaipenaren gola.

Zubietan jokatu da partida. Cecilia Marcosek ezin izan du jokatu, atzoko entrenamenduan buruan kolpe bat hartu ostean. Lete, Vanegas, Apari, Amaiur, Andreia, Izagirre, Lucia, Pardo, Emma, Cahynova eta Labogez zelairatu dira partida hasieran.

Lehen zatia golik gabe amaitu da Zubietan, baina bigarrena hasi eta berehala sartu du Emmak gola, pentsatu gabe errematatu eta baloia sareratuz.

63. minutuan txartel horia atera dio epaileak Emmaria berari, eta handik gutxira Izarne sartu da bere ordez zelaian. Guridi, Quiles eta Lorena ere zelairatu dira ondoren. Epaileak bost minutuz luzatu du partida, baina 0-1 amaitu da partida.

Athleticen partidan, berriz, luzapenean erabaki da kanporaketa. Cacereñoren aurka jokatu dute zuri-gorriek eta bana zihoazen partida amaitzear zela. Espainiako taldeak, ordea, 93. minutuan sartu du gola.

Hasi bezala amaitu da partida, beraz. Izan ere, Cacereño hirugarren minutuan aurreratu da. Athleticek 24. minutuan berdindu du partida, penaltiz. Amezagak sartu du gola. Hori, ordea, ez da nahikoa izan Espainiako Kopan aurrera egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.