Real Union- Real Madril eta Portugalete-Valentzia Espainiako Kopan

Final-hamaseirenetan Osasuna eta Athletic ere ariko dira; nafarrei Getafe egokitu zaie, eta bizkaitarrei, Recreativo

Erredakzioa
2008ko urriaren 11
00:00
Entzun
Atzo egin zuten Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa, eta pozez txoratzen daude Irunen eta Portugaleten. Izan ere, Real Unionek Real Madrilen aurka jokatuko du, eta Portugaletek Valentzia izango du aurkari. Lehen Mailako bi euskal taldeak ere zozketan sartu ziren: Athletici Recreativo egokitu zaio eta Osasunak Getaferi egin beharko dio aurre. Joaneko partidak urriaren 29an dira, eta itzulikoak, azaroaren 12an.

Real Unioneko kirol aholkulari Roberto Lopez Ufarteren idurikoz, «Real Madril ezin da fidatu, eta titularrak ekarri beharko ditu Irunera. Hala ere, ziur nago lehen partida hori ez dugula galduko». Portugaleteko presidente Amable Martinez ere pozik zegoen: «Joaneko partida festa izango da, Ligako liderra egokitu zaigu eta. Ez dugu baztertzen ezustekoa ematea». Athleticeko Joseba Etxeberria, aldiz, ez zen oso gustura zozketarekin: «Bigarren partida etxetik kanpo jokatu beharrak kezkatzen nau». Osasunako entrenatzaile Jose Angel Zigandaren aburuz, «kanporaketa berdindua» izango da berena.



Espainiako Kopa

EUSKAL TALDEAK Final 16renak (urriak 29 /azaroak 12)

Athletic-Recreativo

Getafe-Osasuna

Real Union-Real Madril

Portugalete-Valentzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.