FUTBOLA. Ekainean, Athleticeko sei jokalarik amaituko dute kontratua. Raul Garcia da horietako bat, eta atzo bere etorkizunaz mintzatu zen. Aurrelariak argi du: «Neure burua ondo ikusten dut, indartsu, eta goi mailan lehiatzen jarraitzeko moduan. Ez zait burutik pasatu uztea». Etorkizuna nondik nora joango den jakitea gustuko duten horietako bat izan arren, patxadaz hartu du kontratu berritzearen kontua. «Azken batean, bi aldeek jarri behar dugu ados». Nafarrak bere sentipenak azaldu zituen. «Hemen gustura nago, zoriontsu naiz. Baina berekoia izango nintzateke nigan bakarrik pentsatuko banu».
Sasoi honetan ohi baino gutxiago jokatu du, baina «errespetuz» darama egoera. «Nahikoa eskarmentu dut halako egoerak ulertzeko eta barneratzeko. Argi dut entrenatzaileak taldearen mesedetan hartzen dituela erabakiak. Nire lana da ondo entrenatzea eta jokatzen dudanean onena ematea». Taldea ondo ikusten du. «Uste osoa dugu egiten ari garen lanean; hori da bidea».
Raul Garcia: «Ez zait burutik pasatu futbola uztea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu