Rallysprinteko parte hartzaile bat hil da Azpeitian
EZBEHARRA. Azpeitiko (Gipuzkoa) XXIII. Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil zen atzo, istripuz. Haren autoak su hartu zuen. Antolatzaileen arabera, istripua izandako autoaren gidaria da; kopilotua zauritu egin zen, eta Donostia ospitalera eraman zuten. Probaren lehen saioan gertatu zen ezbeharra, eta bertan behera utzi zuten rallysprinta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu