Azken saioa geratzen zaie aurretik Olinpiar Jokoetako golfeko txapelketako jokalariei, eta, orain arte bezala, Nelly Korda lehenengo postuan dago oraindik ere, Aditi Ashok indiarrak baino hiru kolpe gutxiagorekin. Gaur ez du aurreko egunetan bezainbesteko puntuazio ona jaso: 69 kolpe eman zituen, bi parraren azpitik.
Carlota Ziganda nafarrak, berriz, marka hobetu du. Aurreko egunean 73 kolpe eman zituen, eta gaur 70 izan dira, bat parraren azpitik. Eagle bat, hiru birdie eta lau bogey eginda lortu du puntuazioa. 5. eta 7. zuloen artean bata bestearen atzetik egin zituen birdie bat, eagle bat, eta beste birdie bat, bukatzeko. Guztira, 211 kolpe eman ditu momentuz, bi parraren azpitik. Markagailuan, 29. postuan dago orain, atzo baino postu bat gorago.