Alaves 1. Las Palmas 1

Puntu gazi-gozoa

Nagusi izan da Alaves etxean, baina galtzen hasi da, eta berdinketa ontzat eman du Las Palmasen aurka

Guzman Alaveseko jokalaria, Atouba Las Palmasekoa atzean utzi nahian, atzo, Mendizorrotzan. J. RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2013ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Alaves. Goitia; O. Rubio, Luciano, Mora; M. Garcia, Jaume (O. Serrano, 74. min.), Guzman, Emilio Sanchez, Casaseca (Ion Velez, 74. min.); Viguera; eta Laborda (Quiroga, 57. min.).

Las Palmas. Barbosa; Aythami, Atouba (Castellano, 58. min.), Gomez, Garcia; Tato (Momo, 69. min.), Deivid, Castellano, Valeron; Delev (Mayor, 87. min.) eta Chrisantus.

Golak. 0-1: Chrisantusek (28. min.); 1-1: Viguerak (82. min.).

Epailea. Piñeiro Crespo. Txartel horia: Alaveseko Jaumeri; eta Las Palmaseko Castellano eta Aythamiri.

Bestelakoak. 6.724 ikusle Mendizorrotza futbol zelaian.

Puntu gazi-gozoa eskuratu zuen Alavesek, atzo, Las Palmasen aurkako ligako bigarren partidan. Sasoi honetan lehen partida zuten gasteiztarrek etxean, eta, une oro hiru puntuen bila aritu baziren ere, bakarrarekin konformatu behar izan zuten, Borja Viguerak 82. minutuan Emiliano Sanchezek erdiratutako korner bat buruz sareetara errematatu ondoren.

Lehen zatian, Chrisantusek aurreratu zuen Las Palmas. Kanariarrek ez zuten ezertxo ere egin, eta falta batetik ateratako erdiraketa baten bidez markagailuan aurrea hartu zuten. Bigarren zutoinean baloia bultza besterik ez zuen egin behar izan senegaldarrak. Hala ere, jaun eta jabe izan zen Alaves. Partida kontrolpean eduki zuen. Bere zelaian itxaron zion une oro Las Palmasi, eta kanariarrek ezin zuten handik igaro. Ate ingurura ere ez ziren agertu lehen zati osoan, goleko jokaldian izan ezik. Baloia berreskuratu eta ongi mugitu zuten etxekoek. Eskuin hegaletik arrisku handia sortu zuten. Guzmanek behin eta berriz bilatu zuen Atouba, eta hamaika erdiraketa arriskutsu egin zituen. Aurrelariek, ordea, ez zuten asmatu. Viguera ere ondoi ibili zen mugimenduetan, eta azken metroetan berak gidatu zuen jokoa. Gola ere gertu eduki zuen 22. minutuan, baina eskuin bolea erdira bidali zuen.

Bigarren zatia lehenengoaren bidetik joan zen. Las Palmaseko entrenatzaileak ezker hegalean aldaketak egin zituen, Alaves bertatik ari baitzen, etengabe, erdiraketak egiten. Hiru puntuak Kanarietara joan behar zutela zirudienean, Viguera agertu zen banakoa egiteko. Hiru puntu irabazteko partidan, bat ere poltsikoratuko ez zuela zirudienean, bat urratu zuen Alavesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.