Anaitasuna 27. San Antonio 27

Puntu bat, eta denak pozik

Anaitasunak eta San Antoniok berdindu egin dute; Apezetxearen taldeak mailari eutsi dio, eta Etxabururenak, ia-ia

Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Helvetia Anaitasuna. Sanchez, Latorre (1), Montavez, Borragan (8), Pocholo (1), Bernatonis, Maxi Cancio —hasierako zazpikoa—; De Carlos, Carvajal (5, 4p), Cristian Martinez, Reig (3, 1p), Ragot (1p), Goñi (1) eta Nadoveza (7).

Amaya Sport San Antonio. Ristanovic, Peciña, Julen Lopez (3), Rasic (1), Victor Alvarez (3, 2p), Sluijters (5), Crowlrey —hasierako zazpikoa—; Lucau, Sevaljevic (1), Guardiola (3), Mindegia (2), Meoki (1), Curkovic eta Agirrezabalaga (8, 1p).

Markagailua. 2-5, 4-8, 7-9, 10-12, 12-15, 13-18 (atsedenaldian); 15-19, 16-19, 16-19, 17-22, 21-23 eta 27-27.

Epaileak. Muro eta Rodriguez. Bi minutuz kanporatuak: Anaitasunako Ragot eta Latorre (bi aldiz); eta San Antonioko Peciña, Rasic Meoki, Victor Alvarez eta Curkovic.

Bestelakoak. 3.000 ikusle inguru Anaitasuna pabiloian.

Bertze berdinketa bat. Anaitasunak eta Amaya Sport San Antoniok 27-27 amaitu zuten atzoko derbia. Lehen itzulian, 28na berdindu zuten. Puntuak banatu, eta kontent gelditu ziren bi taldeak atzo. San Antoniok mailari eustea lortu du jada, eta Anaitasunari ere eskura gelditu zaio kezka behin betiko bazter uzteko aukera. Bi puntu behar ditu horretarako; edo gutxiago, aurkarien emaitzen arabera. Huesca eta Antequera zortzi puntura ditu, eta bien aurka jokatu behar du Anaitasunak, oraindik ere.

Atzoko derbian, besta giroa izan zen nagusi bi taldeetako jarraitzaileen artean. Pistan, partida ia guztian, San Antonio izan zen nagusi, eta, ondorioz, bukaeran berdinketa lortu izana garaipentzat hartu zuten etxeko jokalariek.

San Antoniok gogor hasi zuen norgehiagoka, eta 2-7 jarri zen aurretik, istant batean. Anaitasunak ez zuen erakutsi bere jokorik onena, baina ez zuen amore eman, nahiz eta bigarren zatia hasi bezain pronto San Antonio aurretik jarri, 13-19.

Defentsa sendotu zuen Anaitasunak partidaren azken txanpan, eta horri esker lortu zuen markagailuan zegoen aldea murriztea. 6-2ko partziala egin zuen etxeko taldeak, eta 27na berdindu zuen partida, amaitzeko bi minutu falta zirenean. Bi taldeek izan zuten horren ondotik norgehiagoka irabazteko aukera, baina markagailua ez zen aldatu. Puntu bana talde bakoitzarentzat, eta besta handia eta giro aparta harmailetan bat egin zuten zale guztientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.