PSGko hamabi ultra atxilotu dituzte realzaleei erasotzeko asmoa zutelakoan

Eskuin muturrarekin lotu ditu Frantziako Poliziak. Atxilotuetako hiruk aurrekariak dituzte.

(ID_13604258) FRANCE SOCCER
Parisko jarraitzaile talde bat, Printzeen Parkeko estadioan. CHRISTOPHE PETIT TESSON/EFE/EPA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko otsailaren 14a
20:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Eskuin muturrarekin lotura luketen PSGko hamabi jarraitzaile atxilotu zituen atzo gauean Frantziako Poliziak Parisen, hainbat realzaleri eraso egin nahi zietelakoan. Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako lehia dute Realak eta PSGk asteazken arrats honetan.

Poliziaren iturriak aipatuta AFP agentziak adierazi duenez, hainbat realzale Parisko Les Halles auzoko taberna batean zeuden tragoak hartzen. Handik gertu, burua lepoko beltzez estalia zuten hainbat gizabanako identifikatu zituzten, eskuin muturrarekin lotzen dituztenak.

Parisko Polizia Prefeturako informazio zerbitzuen arabera, identifikatua zuten bi klubetako jarraitzaileen artean istiluak gertatzeko arriskua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.