Tourreko zuzendari Christian Prudhomme BERRIAk zaleentzako gunean duen postuan izan da Bingen Zupiriarekin eta Juan Mari Aburtorekin batera. Bertan, lasterketako zuzendariak, Jaurlaritzako eledunak eta Bilboko alkateak Gure Esku-k prestatutako ikurrinarekin atera dute argazkia.
Bestalde, Ion Izagirre eta Pello Bilbao txirrindulariek ikurrinekin ateratzera deitu dituzte jarraitzaileak. Bideo bidez eman dute mezua, eta bat egin dute Gure Esku-k Tourrerako antolatutako ekinaldiarekin.
Frantziako Tourra Euskal Herrian
Prudhomme, BERRIAren postuan ikurrinarekin

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu