Protagonistak

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

F. GAVAZZI



Talde txikietako ehiztari fina



Jaioterria. Morbegno (Italia).

Jaioteguna. 1984ko abuztuaren 1a.

Debuta. 2007an, Lampre taldearekin.

Ibilbidea. Lampre (2007tik).

Garaipenak. 2009an, Nurenbergeko Itzulia; 2010ean, Sardiniako Itzuliko etapa bat, Euskal Herriko Itzuliko etapa bat eta Coppa Agostoni; eta, 2011n, Euskal Herriko Itzuliko etapa bat.

EGUNEKO ATZERAPENA

Schleck anaiek oso berandu sinatu dute



Zigorrik gabe geratu ziren azkenean, baina Frank eta Andy Schleck anaiak (Leopard-Trek) oso berandu agertu ziren Eibarko irteerara, sinatzeko kontrolera. Epe jakin bat egoten da sinatzeko, eta hortik kanpo ibiliz gero, UCIren zigorra jasotzen da normalean.

EGUNEKO AGURRA

Damiano Cunego



«Ardenetako klasikoak dauzkat buruan. Sailkapenean ez nago goi-goian, eta larunbaterako [gaurko] erlojupekoa ez da egokia niretzat». Damiano Cunegok (Lampre) etxerako bidea hartu zuen herenegun, etapa amaitu berritan, eta atzo ez zen agertu irteerara.

EGUNEKO OMENDUA

Josetxo Esteban



Etapa hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zuten atzo, Josetxo Esteban zenaren omenez. Eibarko Txirrindulari Elkarteko kidea zen, eta joan den igandean hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.