Profesionalizazio bidean beste urrats bat egin du zestak

2023ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
ZESTA PUNTA. Eraman Jai Alai enpresak beste pauso bat eman du zesta-punta «egonkortzeko eta profesionalizatzeko».Eraman izango da hemendik aurrera haren izena, eta zirkuituko zazpi puntista onenak enpresako kide izango dira. Pro-am mailako gazteekin eta emakumeekin, gainera, lankidetza hitzarmena sinatu dute. Iparraldeko pilotariekin ere ados jarri dira, txapelketa gehiagotan parte har dezaten.

Urte guztian egutegi finko bat izatea ziurtatu nahi dute, eta aurten abian jarritako Jai Alai ligari segida eman, Euskal Herri osoko lau txapelketak batuta.«Egin beharreko urrats naturala zen. Puntisten eskakizunei erantzuten die, eta egitura eta babes bat ematen die», adierazi zuen Eraman enpresako Gaizka Muniategik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.