Prest daude KAE eta ETE ligen lehia eta protokoloa

Getaria, lehian, iaz. LUIS AZPEITIA.
2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARRAUNA. KAE Kantauriko Arraun Elkarteak prest du jada bere bi ligetako eta ETE Emakumezkoen Traineruen Elkarteko aurtengo lehiaketa sistema, baita segurtasun protokoloa ere. KAEk zehaztu du zer baldintzatan jokatuko dituzten estropadak hiru liga horietan uda honetan: batetik, uztaileko lehen asteburuan hasiko lirateke hiru ligak, betiere osasun eta segurtasun baldintzak betez gero; bestetik, astero estropada bakarra jokatuko litzateke, eta egun eta toki berean jokatuko lirateke hiru ligetakoak, bederatzi guztira, eta hiru eremu finkotan: Castro Urdiales (Espainia), Getaria eta Pasaia (Gipuzkoa); horrez gain, liga balekoa izateko, gutxienez sei estropada jokatu beharko lirateke; bestalde, liga berean bi klubek uko eginez gero lehiatzen jarraitzeari —koronabirusagatik positiboak daudelako—, liga hori bertan behera geratuko litzateke; azkenik, ez da kanporaketarik jokatuko KAEko bi ligen artean; hots, Lehen Mailatik bi jaitsiko dira, eta Bigarren Mailatik bi igo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.