Prainsari etxean irabazi ezean, jaitsiera postuetan sar daiteke Lagunak

Malagarekin berdinduta daude nafarrak, eta El Olivo talde ahularen aurka ariko dira gaur espainiarrak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Espero baino dezente gehiago sufritzen ari da denboraldi honetan Lagunak. Nafarrek urtarrilaren 8an irabazi zuten azken partida, Collerenseren aurka (3-1), eta huts larri samarrak egin dituzte ordutik. Urrutira joan gabe, orain hiru aste 3-2 galdu zuten El Olivo azken-aurrekoaren aurka, eta joan den astean 3-0 Malagaren aurka. Hain zuzen ere, espainiarrekin berdinduta dago Lagunak, eta Malaga jaitsiera postuetan dago une honetan, 19 punturekin. Liga amaitzeko 11 jardunaldi falta diren arren, oso garrantzitsua da gaurko partida. Prainsa Zaragoza 10. sailkatuaren aurka ariko dira nafarrak, etxean, 11:30ean.

Beste bi euskal taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Huelvako Sportingen aurka ariko da Athletic (12:15). Bigarren postuan daude bilbotarrak, Bartzelona liderrarengandik lau puntura, eta seigarren daude espainiarrak. Partida zaila izango da, beraz. Hori bai, Bartzelonak ere ez dauka hain partida erraza, Atletico Madrilen aurka jokatuko duelako. Azken lau partidetatik bi berdindu egin dituzte zuri-gorriek, eta ezin dute gehiago huts egin. Reala, berriz, Collerenseren zelaian ariko da (11:00). Txuri-urdinek zazpi puntura dauzkate Kopa jokatzeko postuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.