FUTBOLA. Espainiako Futbol Federazioak bertan behera utzi zuen atzo Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketetako Portugalete-Sestao partida, Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman zuelako COVID-19aren proban.
Portugaletek Euskadiko Futbol Federaziori jakinarazi zion gertaera, eta hark Espainiakoari. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta bi klubekin hala adostuta, partida atzeratzea erabaki zuten. Portugaleteko jokalari eta teknikariei PCR probak egingo dizkiete, eta horien emaitzak jakin ostean adostuko dute noiz jokatu norgehiagoka.
Partida Leioako Sarriena futbol zelaian zen jokatzekoa, atzo. Aurreko sasoietan eskura izan eta gero, ziurra da bietako batek helburua lortuko duela, neurketa kale edo balekoa baita. Multzoko lehena izanda, Portugaletek beste aukera bat izango luke galduz gero, kanpoan geratutako beste multzoetako lehen sailkatuekin.
Portugalete-Sestao lehia atzeratu dute, koronabirusagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu