Tadej Pogacarrek badu txirrindularitzaren historian arrastoa uzteko beste arrazoi bat. Errepideko munduko txapelketa irabazi du gaur Zurichen (Suitza), eta garaipen horrekin, Eddy Merckx eta Stephen Rocherekin batera, urte berean Giroa, Tourra eta munduko txapelketa irabazi duen txirrindulari bakarra da. Bi horiek, hurrenez hurren, 1974an eta 1988an egin zuten balentria.Txirrindulari esloveniarrak lehen aldiz jantzi du ortzadarraren maillota. Ben O'Connor australiarra izan da Lehen aldiz jantzi du, eta Mathieu Van der Poel herbeheretarra, hirugarren.
Beste aro bateko garaipena izan da Pogacarrena. 273,9 kilometroko etapa bat izan da, 4.470 metroko desnibel positiboa zuena. Pogacarrek helmugarako ehun kilometro falta zirenean jo du erasoa, eta hortik aurrera erakustaldi itzela eman du. Azken 51 kilometroak bakarrik egin ditu. Erasoa azkarregi jo duelako zalantza bazuen inork, azkar uxatu du esloveniarrak.
Lehen ihesaldia 43. kilometroan iritsi da. Silvan Dillier, Tobias Foss, Rui Oliveira, Simon Geschke, Piotr Pekala eta Luc Wirtgen txirrindulariek osatutako seikoteak bost minutu eta erdiren aldea erdietsi du, baina Esloveniako eta Belgikako selekzioak lanean jarri dira, Pogacarrentzat eta Evenepoelentzat lanean.
Julian Alaphilippe eta Peio Bilbao lehen kilometro horietan izan den erorketa batean tartean izan dira, eta karreratik kanpo geratu. Mikel Landa eta Mattias Skeljmose beste erorketa batean geratu dira gero txapelketatik at.
Seikotea aurrean zela, helmugarako ehun kilometro falta zirela egin du eraso Pogacarrek. Ez Evenepolek ezta Van der Poelek ezin izan diote haren erritmoari jarraitu. Belgikako eta Herbehereetako txirrindulariak lanean jarri dira Pogacar harrapatzeko, baina, esloveniarren erasoaz geroztik, harena beste lasterketa bat izan da.
Helmugarako 32 kilometro falta zirela, Pogacarrek minutu baten aldea zuen Healy eta Skujinsvekin. Atzerago zihoazen O'Connor, Van der Poel, Evenepoel, Hirschi, Mas eta Adria. O'Connorrek erasoa jo du amaieran, eta bigarren postua eskuratu du; hirugarrena, berriz, esprintean irabazi du Van der Poelek.