Tenisa

Petra Kvitova eta Maria Xarapova dira Wimbledoneko finalistak

Txekiarrak 1-6, 6-3, 2-6 irabazi dio Victoria Azarenkari.Errusiarrak bi setetan menderatu du Sabine Lisicki (6-4, 6-3). Finala etzi jokatuko dute.

2011ko ekainaren 30a
18:36
Entzun

Petra Kvitova izan da emakumezkoen Wimbledoneko lehen finalista. Hiru setetan irabazi dio Victoria Azarenkari (1-6, 6-3, 1-6). Bigarren setean huts egin duen arren, erraz irabazi du bere partida txekiarrak. Ia bi orduz aritu dira Wimbledoneko belarrean jokatzen.

Kvitova Wimbledoneko atarikoa den Eastbourneko torneoko finalera sailkatu zen, baina galdu egin zuen. Lehen aldia da Grand Slameko final baterako sailkatzen dela.

Maria Xarapova izango du aurkari Kvitovak. Errusiarrak erraz irabazi dio alemaniarrai ordu eta erdiko partidan. Halere, maldan gora jarri zaio partida hasieran, 0-3 galtzen hasi baita lehen seta. Markagailua irauli eta 6-4 irabazi du azkenean. Erraztasun gehiago izan ditu bigarren seta irabazteko, hiru set bakarrik egin ditu eta Lisickik. Hala setik galdu gabe iritsi da Xarapova Wimbledoneko finalera. 2004ean iritsi zen azkenengoz Wimbledoneko finalera.

Etzi jokatuko dute finala, Londresen. Ziurrenik Euskal Herriko 14:00etan, baieztapen ofizialik ez dagoen arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.