Nerea Pena nafarra izan da gaur golegile nagusia, Espainiak eta Suediak bere indarrak neurtu dituzten norgehiagokan. Ainhoa Hernandez bizkaitarrak ere jokatu du, eta gol bat sartu du, baina gutxirako balio izan die: 24-31 galdu dute.
Garaipena urrun izan du Penaren eta Hernandezen taldeak. Ustez neurketak oso berdindua izan behar zuen, eta, Espainiak hasieran ondo eutsi dion arren, suediarrak berehala nagusitu dira; atsedenaldira 9-13 irabazten heldu dira, eta bigarren zatian hautsi dute partida. Lehen zatian, Pena izan da Espainiaren jokalaririk onena.
Hurrengo norgehiagoka Frantziaren aurka jokatuko dute asteartean, Euskal Herriko 14:30ean.