Gehienetan bezala, atzo ere hautsak harrotu zituzten Iñaki Badiolaren adierazpenek. Puerto auziko txosteneko RSOC siglak Realarekin lotu, eta 2008an presidente kargua hartu aurreko sei urteetan zuzendaritzak ordainketak B kontzeptuan egiten zituela salatu zuen Badiolak, As Espainiako kirol egunkarian. «Dopin substantziak erosten zituzten gero». Iluntzean erantzun zion Realak: «Kontseilu honek hitz ematen du 2008ko abenduaren 20an kargua hartu zuenetik ez duela egin legez kanpoko ekintzarik». Badiolaren jarrera salatu, eta iritsi zirenean konkurtso legean zeudenez epaileek mugimendu guztien berri zutela argitu zuen klubak. Dopin kontuetan «zero tolerantziaren alde» egiten duela eta kasua argitzeko elkarlanean aritzeko prest dagoela gaineratu zuen Realak.
Badiolaren salaketak entzunda, Jose Luis Astiazaranek ere ukatu egin zuen bere agintaldian (2001-2005) Realeko medikuek legez kanpoko ezer egin zutenik. Euren burua defendatzeko Badiolaren aurka «beharrezkoak diren auzibideak» abian jarriko dituztela gaineratu zuten bai Realak eta baita Astiazaranek ere.
Penagarritzat jo du Realak Badiolaren dopin salaketa
Jose Luis Astiazaranek argitu du 2001etik 2005era Realeko medikuek ez zutela legez kanpoko ezer egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu