Artola 20-22 Peña II.a

Peña II.a Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan ariko da

Artolaren aurka irabazi du neurketa erabakigarria (20-22). Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du. 

Jon Ander Peña sake bat egiten, gaur, Tolosan (Gipuzkoa). GORKA RUBIO / FOKU
2023ko urriaren 29a
21:25
Entzun

Erabaki da Lau eta Erdiko txapelketako finalaurrekoak nork jokatuko dituen. Jon Ander Peñak Iñaki Artolaren aurka irabazi du (20-22) Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, eta Peio Etxeberriaren aurka ariko da datorren astean. Beste finalerdian Jokin Altunak eta Erik Jakak neurtuko dituzte indarrak.

Beotibar bete egin da gaur. Partida ikusgarria izan da, bizia eta emozioz beterikoa, eta bi pilotariek izan dituzte irabazteko aukerak azken tantora arte. Amaieran Peñak asmatu du gehiago, eta horri esker lortu du saria.

Ikusi gehiago:Txapelduna eraitsi du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.