Peña II.a eta Zabaleta Masterseko txapeldun

Partida parekatua izan da lehen erdian (12-11), baina gero haustea lortu dute irabazleek.

Peña eta Zabaleta garaipena ospatzen, gaur, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Peña eta Zabaleta garaipena ospatzen, gaur, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
2024ko urriaren 6a
20:05
Entzun

Jon Ander Peñak eta Jose Javier Zabaletak irabazi dute Caixabank Mastersaren laugarren aldia. Finala gaur jokatu dute, Nafarroa Arenan, eta 13-22 irabazi diete Altuna III.a-Iztuetari.

Partida lehiatua izan da lehen erdian, eta atsedenaldira 12-11 aurretik heldu dira Altuna eta Iztueta. Bigarren erdian, ordea, 1-11ko partziala egin dute txapeldunek. 

Protagonista Martxel Iztueta izan da, Baikoko atzelari gaztea. Peñak eta Zabaleta etengabe bota dizkiote pilotak, baina ahal izan duen bitartean ederki erantzun du hark. Lehiaren lehen erdian estu ere hartu du Zabaleta, eta zaleen txaloak irabazi ditu. 

Iztueta nekatuz joan ahala, ordea, errematerako aukera gehiago izan ditu Peñak, eta ezer gutxi egiteko aukera izan du Altunak. Tantoak amaitzen asmatu du Tolosako aurrelariak, eta aurrez egindako higadura lanak saria izan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.