Santurtziko (Bizkaia) Peña Athletic futbol taldeak klubeko entrenatzaile baten kontrako salaketa jarri du, hainbat jokalariri sexu erasoa egitea egotzita. EITBk eman du berria, eta biktimak 15-17 urte arteko jokalariak dira, kadete mailakoak. Klubak dagoneko jarri du martxan adingabeak babesteko protokoloa. Klubak iaz onartu zuen protokolo hori. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Peña Santurtzik zenbait kategoriatan lehiatzen diren 20 talde ditu, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak.
Iaz halako beste kasu bat izan zen Barakaldoko Pauldarrak taldean. 14 eta 16 urte arteko lau jokalarik entrenatzaile bat salatu zuten sexu erasoak egiteagatik. Klubak kanporatu egin zuen entrenatzailea.