Peio Etxeberriak lortu du lehen puntua final-laurdenetan

22-17 hartu du mendean Dario Gomez, Sorian; atzetik aurrera eginda lortu du garaipena Zenotzeko pilotariak

Peio Etxeberria pilotari jotzen, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU.
2022ko urriaren 13a
00:00
Entzun
PILOTA. Hasi da Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Atzo jokatuko zuten lehen neurketa, Sorian, Peio Etxeberriak eta Dario Gomezek. Etxeberria gailendu zen, 22-17, eta dagoeneko ligaxkako aurreneko puntua lortu du Zenotzeko pilotariak. Partida gogorra izan zen.

Gogortasun horren seinale, lehen tantoak 29 pilotakada izan zituen—316 eman ziren—. Neurketaren lehen erdian Dariok izan zuen aginte makila, eta aukera izan zuen bere jokoa ezartzeko. Gainera, fisikoki hobeto zegoen. Etxeberriak ez zuen asmatzen jokoari abiadura ematen, eta angeluak zabaltzen. Gainera, lehen hiru sakeetatik bitan luze joan zitzaion pilota. 9-3egon zen atzetik. Baina orduan Dario izan zen sakea luze egin zuena; Etxeberriak, berriz, asmatu egin zuen hurrengo bietan. Horrek konfiantza eman zion, eta 9-8 gerturatu zen. Baina berriro ere Dariok tanto sorta bat egin zuen. Oraingoan bazirudien erabakigarria izango zela: 14-9. Baina ezta gutxiago ere. Etxeberriak aurrerapauso bat eman zuen, eta arriskatu egin zuen. Angeluak zabaltzen ere asmatu egin zuen.Zazpi tanto egin zituen segidan, eta 16-14 aurreratu zen.Dario nahi eta ezin aritu zen hortik aurrera, eta hainbat behartu gabe akats egin zituen. Horrek eman zion garaipena Etxeberriari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.