Jaka 13-22 Peio Etxeberria

Peio Etxeberria final-laurdenetako ligaxkan izango da

Mendean hartu du Erik Jaka, 13-22. Hasieratik hartu du aurrea markagailuan, eta partida borobila egin du.

Peio Etxeberria eta Erik Jaka, gaur, Tolosan. JON URBE / FOKU
Peio Etxeberria eta Erik Jaka, gaur, Tolosan. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2025eko apirilaren 6a
21:15
Entzun 00:00:0000:00:00

2020. urteko txapelduna ez da izango Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Peio Etxeberriak 13-22 irabazi dio Erik Jakari Tolosako Beotibar pilotalekuan (Gipuzkoa), eta argi utzi du zeresana emateko asmoa duela. «Buruz buru jokatu dudan partidarik onena da», aitortu du, neurketa bukatu berritan.

Zenozkoak partida borobila osatu du: sakez min egin, eskuinez asko gozatu, erritmo bizia ezarri, eta tantoak bukatzen ere asmatu du. 1-8 irabazten hasi da, eta arazo handirik gabe eutsi dio gero alde horri.

Jakak, berriz, ez du asmatu tantoa amaitzen. 3-13 zihoazenean hasi da hobetoxeago jokatzen, eta orduan berdindu da lehia. Berandu zen, ordea. 11-16 jartzea ere lortu du Jakak, baina Peio Etxeberria ez da kikildu, eta norgehiagoka borobildu du.

Ligaxkan, B multzoan arituko da Etxeberria, Lasorekin, Artolarekin eta Elordirekin batera. Lehen partida Lasoren kontra jokatuko du, Lekeition (Bizkaia), apirilaren 19an.

    Iruzkinak
    Ez dago iruzkinik

    Ordenatu
    0/500
    Interesgarria izango zaizu
    Nabarmenduak
    Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.