Peio Etxeberria Bigarren Mailako txapeldun, Egiguren V.ari irabazita: 22-7
PILOTA. Txapelketa irabazteko faborito argia zen, eta ez du huts egin. Peio Etxeberria da Bigarren Mailako buruz buruzko txapelduna. Atzo, Labriten, 22-7 hartu zuen mendean Julen Egiguren. Lehen tantoetan estu joan zen partida. Baina hortik aurrera bizi hasi zen mugitzen pilota Etxeberria, eta Egiguren VI.a ezinean aritu zen. Lehen Mailan, gaur jokatu dute hirugarren geratzeko partida Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak, Irungo Urantzu pilotalekuan (17:15, ETB). Irabazleak finala joka dezake, azkenean Iñaki Artola osatzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu