Pedersenentzat izan da Giroko seigarren etapa

2023ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Lau esprint jokatu dira aurtengo Giroan, eta bakoitzean garaile bat izan da. Atzokoan Mads Pedersen (Trek) izan zen bizkorrena Napoliko etapan. Hala, hiru itzuli handietan irabaztea lortu du.

Andreas Leknessunde (DSM) da lider oraindik ere.

Napolin hasi eta bukatu zen atzoko etapa. 162 kilometro zituzten aurretik txirrindulariek. Egun lasaia izan zuen tropelak, herenegungoarekin alderatuz. Eguneko ihesaldia bost txirrindularik osatu zuten. Bost minuturen errenta ere lortu zuten. Tartean ziren Picco Sant Angeloko gainera iristear zirela aurrera egin zutenak: Alessandro De Marchik (Jayco) eta Simon Clarkek (Israel). Helmugatik 200 metrora harrapatu zituzten. Fernando Gaviriak (Movistar) urrutitik jo zuen erasoa. Baina ez zitzaion ondo atera, eta azken 50 metroetan Pedersenek garaipena erdietsi zuen. Gaur mendiko lehen etapa izango dute, Gran Sasson amaituko baita etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.