Pau Etxanizek zortzigarren lekuan amaitu du finala

Pau Etxaniz, herenegun. BAT BASQUE TEAM.
2023ko irailaren 24a
00:00
Entzun
PIRAGUISMOA. Pau Etxanizek eta Maialen Chourrautek K1 modalitateko Munduko Txapelketako finalerdiak jokatu zituzten atzo, Lee Valleyn (Erresuma Batua). Chourraut finalaren atarian geratu zen, hamabosgarren postuan amaituta. Etxanizek, berriz, aurrera egin zuen, eta zortzigarren lekuan bukatu zuen finala. Lortutako emaitza horiei esker, Espainiako selekzioak postua ziurtatua du 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako.

Etxanizek konfiantzaz ekin zion azken probari, eta lehen arraunkadak indartsuak eman zituen. Zenbait atetan izandako gorabeherak tarteko, 96,59 segundoan geratu zuen kronoa. «Onenekin lehiatzea handia da». Joseph Clarke britaniarrak kolkoratu zuen urrea (91,32); Jiri Prskavec txekiarrak, zilarra (93,26); eta Mathis Soudi marokoarrak, brontzea (93,91).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.