Patxi Francesek Zumaian jarraituko du 2017an

2016ko irailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
San Miguel ligatik jaitsi berria da Zumaia, eta dagoeneko ari da lanean datorren denboraldirako. Aurreneko lana osatua du: Patxi Francesek entrenatzaile lanetan jarraituko du. Laugarren denboraldia beteko du, bere laguntzaile Rafa Gonzalez de Txabarrirekin batera. Lehen bi urteetan, KAE1 ligan, zortzi bandera irabazi zituen Telmo Deun-ek, eta iaz San Miguel ligara igo zen. Bide beretik jarraituko du, beraz, Zumaiaren egitasmoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.