Hainbeste denbora elkarrekin pasatzeak hori dauka azkenean. Txispa berezi hori sortzen dela. Zaila da kirolari profesional baten bizimodua ulertzea. Bizimodu gogorra da, denbora asko kentzen duena. Hilabeteak etxetik urrun, orduak entrenatzen, asteak egonaldietan, egunak txapelketetan... Urduritasunak, ilusioak, ametsak, porrotak, helburuak norekin partekatu izatea ederra da gero. Are eta ederragoa hori guztia ulertuko duen norbait ondoan izatea. Kirolari bat ulertzeko, ez baitago beste bat baino hoberik.
Halako hiru bikoterekin elkartu da BERRIA, haien eguneroko bizitza nolakoa den gehiago ezagutzeko asmotan. Patri Pinedok eta Unai Arrietak, Ainhoa Muruak eta Jon Unanuek, eta Eder Etxeberriak eta Joxean Olaskoagak ezin hobeto ulertzen dute elkar. Badakite zein diren bata bestearen ahuleziak eta jakin-minak, ametsak eta helburuak. Kirol bera partekatzeaz gain, euren kirol egutegiek uzten dien bakoitzean, ahalik eta denbora gehien pasatzen dute elkarrekin.
Kirolari esker ezagutu diren bikoteak. Nolakoa da euren eguneroko bizitza?
Pasioari pasioa
Eskubaloiaren, triatloiaren eta arraunaren bidez ezagutu diren hiru bikoterekin elkartu da BERRIA. Haien kirol bizitza nola partekatzen duten ezagutzeaz gain, etxe barruko elkarbizitza kontuei buruz ere aritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu