Partida «bizia» espero dute Jakak eta Ezkurdiak

Jaka eta Ezkurdia. MAIALEN ANDRES / FOKU.
2020ko abenduaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA.Erik Jaka eta Joseba Ezkurdia gustura daude etziko lau eta erdiko finalerdirako aukeratutako pilotekin. Hirutan jokatu dute elkarren aurka txapelketa nagusi batean, eta beti irabazi du Ezkurdiak: bitan buruz buru, eta behin lau eta erdian; azken hori iaz, finalerdietan (22-20). Baina argi du: «Ez du zerikusirik, Erikek izugarri hobetu baitu. Asko arriskatzen du, eta edozein aukera aprobetxatzen du. Ilusio handia egiten dit buruz buruko txapeldunaren aurka jokatzea», esan zuen atzo.

Bai Ezkurdiak, bai Jakak adierazi zuten eskertu egin dutela aste hau, ondo prestatzeko. Lizartzarrak argi du egitekoa: «Lehia bizia izango da, eta nik biziago jokatu beharko dut».

Promozio Mailan, gaur geratuko da zehaztuta finala, finalerdiak jokatuko baitituzte Gernika-Lumon (Bizkaia), 22:15ean hasita (ETB1). Aitor Elordi eta Javier Zabala ariko dira aurrenekoan, eta Dario Gomez eta Julen Egiguren bigarrengoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.