Eskuin muturra

Parisera bidali dute Aramburu errugbilariaren ustezko hiltzailea

Hungariako auzitegi batek agindu du Frantzian epai dezatela Loik Le Priol, Federico Martin Aramburu errugbi jokalari ohiaren hilketaren susmagarri nagusia. Tiroz hil zuten Aramburu, ostiral gauean, Parisen, taberna bateko iskanbila batean.

Federico Arambururen omenez jarritako irudia, Sain Deniseko estadioan. CHRISTOPHE PETIT TESSON, EFE
2022ko martxoaren 25a
11:55
Entzun

Hungariako auzitegi batek Frantziako Justiziaren esku utzi du Federico Martin Aramburu errugbi jokalari ohiaren heriotzaren gaineko kasua. Lau egunez ihesean ibili ondotik, Poliziak astearte gauean Hungarian atzeman zuen hilketaren susmagarri nagusia den Loik Le Priol. Eskuin muturreko militante ezaguna da. Atxiloketaz geroztik, Le Priol Hungarian izan da. Orain, baina, Pariserako bidea egin beharko du atzera ere, auzitegia hala erabakita.

Federico Martin Aramburu errugbi jokalari ohia (La Plata, Argentina, 1980) tiroz hil zuten ostiral gauean, Parisen. Miarritzeko jokalari ohia (2004-2006) Shaun Hegarty kirolariarekin zebilen Boulevard Saint-Germain auzoan, eta taberna batean iskanbila izan zuten bi pertsonarekin. Elkarrengandik bereizi egin zituzten han zeuden beste batzuek, baina, geroago, auto batean bueltatu ziren bi pertsona horiek, eta kalean tirokatu zuten Aramburu. Lauzpabost tiro egin zizkioten jokalari ohiari, nahiz eta denera zazpi bala zorro aurkitu zituzten hilketaren lekuan.

Ikusi gehiago:Eskuin muturreko ekintzaile baten bila ari dira, Aramburu errugbilariaren heriotzarengatik

Hain zuzen, Arambururekin iskanbila hori izandako biak atxilotu dituzte joan diren bi egunetan. Hungarian Loik Le Priol. Bigarren susmagarria, Romain B. izenez identifikatua dena, Sarthe departamenduan. Biak ala biak dira eskuin muturreko erakundeetako kide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.