Inoiz baino parte-hartze zabalagoa izango da Atenasen, denera 146 herrialde ezberdin ordezkatzen 4.000 atleta izango baitira. Olinpiar Jokoak bezala, hazten ari dira urtetik urtera, eta aurten hainbat disziplina berri izango ditu. Horien artean emakumeentzako lurreko voleibola izango da, lurrean eserita jokatzen dena; judoan ere ariko dira emakumeak lehen aldiz, eta itsuen kategorian areto futbola ere jokatuko da aurten.
Bereziki prestatuako kirolak
Tartean ezinduentzat bereziki prestatutako kirolak ere izango dira, baina jendeak uste baino gutxiago dira. Hemeretzi kiroletan parte hartuko dute atletek, eta hiru baino ez dira ezinduentzat bereziki prestatutako kirolak: errugbia gurpildun aulkian, boccia eta goalballa.
Orain dela hilabete inguru gertatu zen bezala, olinpiar estadioa galaiz jantziko da, beste behin ere su olinpikoa hartu, eta modu horretan jokoei hasiera emateko. Eta parte-hartzaileek helburu berak izango dituzte oraingo honetan ere: Altius, citius, fortius.
-
boccia
Grezia klasikotik hartutako jokoa
Boccian paralinpiarrek baino ez dute jokatzen, baina bere jatorria Grezia klasikoan dago. 70eko hamarkadan herrialde eskandinaviarrek berreskuratu zuten, ezinduentzat moldatzeko. Denbora gutxiren buruan zabaldu zen Europa guztian, eta 1988an iritsi zen Euskal Herrira, eta urte hartan sartu zuten lehen aldiz Paralinpiar Joko batzuetan ofizialki. Petankaren oso antzekoa da, eta gurpildun aulkietan jokatzen da, burmuin paralisi larrien edo ezindu fisikoen artean. Prezisioa eta estrategia behar-beharrezkoak dira, eta horregatik da hain kirol garrantzitsua ezinduentzat, kirola praktikatzeaz gain, goi mailan aritu daitezkeelako. Eremu lau batean jokatzen da, talde bakoitzak kolore urdin edo gorriko seina pilota ditu, eta beste bat gehiago izaten da, txuria. Hasieran pilota txuria botatzen da, eta ondoren koloretakoak txuritik ahalik eta gertuen uzten saiatu behar dute lehiakideek. Jokalariak duen mugaren arabera, bi modutara jokatu daiteke. Eskuak erabili ditzaketenek eskuarekin botatzen dituzte pilotak, baina ezin dutenek kanal bat erabiltzen dute pilota jokoan jartzeko.
-
Euskal kirolarien egutegia
Eguna ordua Kirolaria Proba
ATLETISMOA
Irailak 21 10:00 Iñigo Garcia Ruiz Pisu jaurtiketa (F13)
12:11 Juan Ramon Carraspio 100 m lauak (T38)
Iraliak 23 10:15 Juan Ramon Carraspio 200 m lauak finalerdia (T38)
Irailak 26 18:50 Juan Ramon Carraspio 400 m lauak finalerdia (T38)
Irailak 27 10:00 Iñigo Garcia Ruiz Disko jaurtiketa finala (F11/12)
21:25 Javier Conde 5.000 m finala (T46)
TXIRRINDULARITZA (PISTA)
Irailak 18 11:20 Amador Granado Jazarpena sailkapena (LC2)
14:45 Javier Otxoa Km erlojupekoan (3. maila)
Irailak 19 11:05 Javier Otxoa Jazarpena (3.maila)
Irailak 20 10:50 Javier Otxoa Jazarpena lehen txanda (3. m)
TXIRRINDULARITZA (ERREPIDEA)
Irailak 24 11:50 Javier Otxoa Iraupenekoa (3. maila)
Irailak 25 15:30 Amador Granado Erlojupekoa (LC2)
Irailak 27 13:05 Amador Granado Iraupenekoa (LC2)
14:30 Javier Otxoa Erlojupekoa (3. maila)
BAKARKAKO BOCCIA
Irailak 23 15:00 Yolanda Martin (BC3) Kanporaketak
Santiago Pesquera (BC3)
ARETO FUTBOLA
Irailak 18 14:00 Celestino Vargas (B1) Lehen kanporaketa
IGERIKETA
Irailak 19 09:00 Amaia Zuazua (S3) 100 m libreen kanporaketa
Carlos Molina (S3)
Richard Oribe (S4)
Irailak 20 09:00 Arkaitz Garcia (S4) 50 m bizkarrezkoen kanporaketa
Ivan Fernandez (S4)
Sandra Gomez (SB12) 100 m braza kanporaketa
Irailak 21 09:00 Carlos Molina (S3) 200 m libreen kanporaketa
Arkaitz Garcia (S4)
Richard Oribe (S4)
Ivan Fernandez (S4)
17:00 Sara Carracelas (S2) 100 m libreen finala
Sandra Gomez (S12) 100 m tximeletaren finala
Irailak 25 09:00 Amaia Zuazua (S3) 50 m libreen kanporaketa
Carlos Molina (S3)
17:00 Sara Carracelas (S2) 50 m libreen finala
Sandra Gomez (S12) 100 m bizkarreko finala
Irailak 27 09:00 Amaia Zuazua (S3)
Carlos Molina (S3) 50 m bizkarreko kanporaketa
Arkaitz Garcia (S4) 50 m libreko kanporaketa
Richard Oribe (S4)
17:00 Sara Carracelas (S2) 50 m bizkarreko finala