PARALINPIAR JOKOAK. Irabazten zaila, baina aukerak bai

2004ko irailaren 16a
00:00
Entzun
aralinpiar Jokoetan ere euskaldunik izango da, batzuk besteak baino aukera gehiagorekin, baina denak ere irabazteko gogoarekin.

Dominaren bat lortzeko aukera handienak txirrindularitzan ariko direnek izango dituzte. Javier Otxoak eta Amador Granadok iraupen eta erlojupeko probetan parte hartuko dute, eta pistan ere arituko dira. Otxoaren istorioa aski ezaguna da. Bizi-poza aurkitu du berriro pedalkadak ematen, eta gero eta gusturago dagoela dio: «Mundu hau ezberdina da, profesionaletan jendearekin gutxi hitz egiten da. Hau askoz gizatiarragoa da, ez dago hainbeste inbidiarik».Igeriketan parte hartuko dute euskaldun gehienek, eta kirolari hauek ere dominak irabazteko aukerak izango dituzte. Sandra Gomez barañaindarrak azken entrenamenduetan oso lan ona egin du, eta munduko errekorra ondu du entrenamenduetan. Txapelketa ofizialean hori egiten badu, zaila izango da dominak ihes egitea. Ivan Fernandez iruindarrak ere igerian egingo du, baina arazo handiagoak izango dituela uste du.Igeriketan eskarmentu handiena duena Richard Oribe izango da. Dagoeneko zazpi urrezko domina eta zilarrezko beste bat lortu ditu Paralinpiar Jokoetan, eta aurten besteren bat nahiko luke: «Lau probatan parte hartuko dut, baina aurten nahiko zaila izango da, hiru kontrario gogor baititut», azaldu zuen Atenasera joan aurretik.Aurretik dominak lortuta joango den beste bat Sara Carracelas oreretarra izango da. Lau urte zituela erreabilitazioa egiteko hasi zen igeri, eta Sidneyn bi urrezko domina lortu zituen. Irabaztea gogorra dela deritzo: «Mentalizatuta egon behar duzu, buruak asko sufritzen du, eta erantzuten ez badakizu, alferrik da fisikoki ondo egotea».Atletak ere dezente izango dira euskaldunak, batez ere korrikako probetan. Iñigo Garcia gasteiztarrak, ordea, disko eta pisu jaurtiketan hartuko du parte. Katalunian prestatu ditu Paralinpiar Jokoak Garciak, errendimendu handiko zentroan, baina irabazten zaila izango duela uste du. Dena den, Sidneyn pisu jaurtiketan zilarra lortu zuen, eta diskoarekin laugarren sailkatu zen.Ezinduentzat bereziki prestatutako hiru kiroletatik batean parte hartuko dute euskal kirolariek. Yolanda Martin eta Santiago Pesquerak jardungo dute petankaren antza duen kirol bitxi honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.