Pablo Prigionik erretiroa hartzea erabaki du, ezustean

Baskoniara itzuli eta hilabetera utzi du saskibaloia, ezin duelako eman bere buruari eskatzen dion maila

2017ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
PILOTA. Pablo Prigionik saskibaloi profesionala uztea erabaki du. Baskoniara itzuli eta hilabetera, 39 urteko antolatzaileak erretiroa hartu du. Ezusteko albistea da, herenegun Fuenlabradaren aurkazazpi minutuz jokatu baitzuen, eta iragan ostegunean maila handian aritu zen Unics Kazanen aurkako Euroligako partidan. Hasiera batean Baskoniak ez zuen albistea jaso bere webgunean.

Prigionik Twitter sare sozialeko bere profil ofizialaren bitartez egin zuen publiko erabakia atzo gauean. Eskutitz luze batean azaldu zituen zergatiak, eta bere «burua eta gorputza» ados daudela esan zuen zuen. «Nire gorputzak eta nire buruak ez dute nik eskatzen diedan mailan lehiatzeko adina sendotasunik. Nire buruak eta gorputzak saskibaloia uzteko garaia zela esaten zidatenean zalantzarik ez nuela izango garbi nuen».

Ustekabeko erabakia da, Prigioni duela hilabete itzuli baitzen Baskoniara eta sasoi bukaerara arteko kontratua sinatu zuen. Antolatzailearen hirugarren aroa zen Gasteizen, eta ez du askorik jokatu. Bere eskutitzean eskerrak eman zizkion taldeari eta hiriari. Prigionik bere eskutitzean izendaturiko talde bakarra da, Argentinako selekzioarekin batera.

Prigionik 1995an hasi zuen ibilbide profesionala eta 21 urtez jokatu du. Zazpi denboraldi egin zituen Baskonian eta ACB liga irabazi zuen 2008an. Gasteizko zaleen kutun handietako bat da, eta taldearen ikurra. Baskonia utzita NBAra abiatu zen 2012-13 denboraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.