Pablo Berasaluzek uko egin dio lau t'erdiko txapelketa jokatzeari
PILOTA. Pablo Berasaluzek ez du jokatuko lau t'erdiko txapelketa. Berrizko aurrelaria ez da osatu orain hilabete ezker hankan izandako lesiotik, eta hiru astez atseden hartzea erabaki du. Beraz, ez da garaiz osatuko. Lau t'erdiko txapelketa larunbat honetan hasiko da, Aritz Lasak eta Aitor Mendizabalek Zaldibian jokatuko duten atarikoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu