Berezkoek azken hogei urteetako ikurretako bat galduko dute gaur, Donibane Garaziko Garat trinketean (17:00). Patrick Ozafrainek(39 urte) azken partida jokatuko du afizionatu mailara itzuli aurretik. Bukaerakoa, gainera, ez da nolanahiko partida izango, Superprestige torneoko finalean ariko baita Paxkal Ezkurraren aurka. Garazikoa da buruz buru jokatzen den trinket torneo bakarra, eta lehiarik garrantzitsuena da txapelketa ofizialen ondoren.
Joko klasikoa egiten duten bi atzelari sendoren arteko partida izango da. Biak ala biak buruz buruko txapela irabazitakoak dira, eta biek ere badakite aurretik ere Garazin irabaztea zer den.Ximun Lanbert min hartuta zegoelako sartu zuten Ozafrain aurtengo txapelketan, eta ez du partida errazik izan: 40-39 Arizmendiren aurka, 40-34 Bonebeltxeren kontra eta 40-38 Waltaryren aurka. Ezkurra II.ak, aldiz, bide samurragoa izan du.
Ozafrainek eta Ezkurra II.ak Superprestigeko finala jokatuko dute gaur
Bankako 39 urteko atzelari beteranoak berezkoen mailan jokatuko duen azken partida izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu