Ozafrain eta Ezkurra II.a Superprestigeko finalera

Bankakoak 40-38 irabazi dio Waltaryri, ezustekoa emanda; Urruñakoak 40-25 kanporatu du Ducassou

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Patrick Ozafrainek eta Paxkal Ezkurrak jokatuko dute buruz buruko Superprestige torneoko finala,igande honetan, ohitura denez, Donibane Garaziko Garat trinketean (17:00). Ozafrainek, 39 urte bete berri ditu, eta berezkoen mailan jokatuko duen azken partida izango da.

Bi atzelariek atzo lortu zuten finalerako txartela. Ezkurra II.ak 40-25 irabazi zion Battita Ducassouri lehen finalerdian. Ducassouk ez zuen bere maila eman. Ezusteko handiena, halere, bigarren finalerdian egon zen, Ozafrainek 40-38 kanporatu baitzuen Waltary Agusti. Kubatarrak, beste behin, azpitik sakatzearen erronka jarri dio bere buruari, etazama horrekin ezin izan zion irabazi Bankako txapeldun ohiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.