Mendia

«Oso gogorra izan da: 74 kilorekin joan nintzen, eta 61ekin itzuli naiz»

Iñaki Alvarezek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1974) Alex Txikonek Manaslura egin duen neguko espedizioan parte hartu du. Ez dute lortu gailurrera igotzea, baina oso esperientzia aberasgarria izan da.

2021eko martxoaren 10a
17:12
Entzun

Nolakoak izan ziren lehenengo egunak?

Hasteko, sei eguneko trekkinga egin genuen, haranean gora. Kanpamentu nagusira iritsi ginenean, sekulako muntatzea egin genuen. Marten jarriko den kolonia gogorarazten zidan: denda handiak elkarrekin egoteko, denda txikiak bakarrik egoteko… Muntatze lanak egin ondoren, lehen garraioak egin genituen lehen kanpamentura. Izan ere, eguraldia oso ona zen. Negua zen, baina udaberriko eguraldia izan genuen. Soka asko igo genituen. Baita janaria eta kanpamentuak hornitzeko behar zen guztia ere. Gasa batez ere. Izan ere, gasa ezinbestekoa da ura lortzeko.

Alex Txikon eta Simone Moro mundu osoan ospea duten alpinistak dira. Zeure burua haien pare ikusi al zenuen?

Denok ez genuen indar bera. Nepaldarrak oso gogorrak iruditu zitzaizkidan. Egia da, era berean, urte osoa horretan lanean ematen dutela. Alex ezagutzen zuten, eta nirekin hotz samar nabaritu nituen. Señorito bat nintzela uste zuten. Lana emango zien gonbidatu bat. Aldapa tenteetara heldu ginenean, nik ere zertara joan nintzen erakutsi beharra nuela pentsatu nuen, eta aurrean jarri nintzen, bidea irekitzeko. Hala, haien errespetua lortu nuen. «Iñaki anaia» deitzen hasi zitzaizkidan, beraiek elkar deitzen zuten bezala.

Irakurri elkarrizketa osorik Goierriko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.