Oscar Rodriguez Astana taldean ariko da datozen bi denboraldietan

2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Euskadi-Muriasen ari diren txirrindulariak libre dira edozein taldera joateko. Eta horretan ari dira. Oscar Rodriguez, adibidez, Astanan ariko da datozen bi denboraldietan. Astanak fitxatu duen bigarren euskal txirrindularia da, Alex Aranbururen atzetik (Caja Rural). Astanak euskal kutsu handia du, lau euskal txirrindulari baititu: Gorka eta Ion Izagirre, Omar Fraile eta Pello Bilbao. Horiez gain, Aritz Arberas prestatzaile fisikoa, Javier Manero mekanikaria eta Iban Belasko teknikaria ari dira lanean taldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.