FUTBOLA. Kito. Zuzendaritzak ez du pazientzia gehiago izan. Enrique Martin Monrealek Osasunako entrenatzaile izateari utzi dio. Zuzendaritzak atzo gauean hartu zuen teknikaria kargutik kentzeko erabakia, taldeak denboraldi hasieran daraman bide eskasa dela eta. Petar Vasiljevic kirol zuzendariak eman zuen erabakiaren berri, gauean.Alfredo Sanchez orain arte bigarren entrenatzaile izan denak hartuko du jokalariak entrenatzeko ardura, klubak Martinen ordezko bat fitxatu artean. Sanchezek gaur bertan zuzenduko du lehen entrenamendua, Taxoaren, 10:00etan.
Emaitza txarrek kondenatu dute Martin, talde gorritxoa sasoi hasiera eskasa ari baita egiten. Lehen 11 jardunaldiak jokatuta, Osasuna azken-aurrena da sailkapenean, zazpi punturekin. Partida bakarra irabazi du, lau berdindu, eta sei galdu. Urriaren 17an Ipuruan lortutakoa izan du garaipen bakarra (2-3). Sadarren, ez du neurketa bakar bat ere irabazi. Eskas ari da Osasuna, eta ez zaio antzematen suspertzeko gaitasunik.
Bere hirugarren aroa amaitu du Martinek Osasunan. Azken honetan, iazko maiatzean hartuzuen, eta azken sei jardunaldietan Bigarren B Mailara jaistetik salbatu zuen taldea. Hurrengo sasoian, berriz, handia egin zuen, taldera Lehen Mailara eramanda. Itzulerak eragindako pozak, ordea, gutxi iraun du.
Osasuna hasia da Martinen ordezkoa fitxatzeko lanean. Joaquin Caparros da hautagai nagusia: Granadak iazkendu zuen kargutik. Klubaren asmoa da hurrengo partidarako edukitzea entrenatzaile berria.
Osasunak kargutik kendu du Enrique Martin Monreal
Alfredo Sanchez bigarren entrenatzaileak hartuko du taldearen ardura klubak ordezko bat fitxatu artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu