Osasunak bide onetik jarraitu nahi du Zaragozaren zelaian

2014ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osasunak joan den astean egindako liga hasiera onari jarraipena eman nahi dio gaur Zaragozaren aurkako partidan, Romareda zelaian (19:00, Canal + 1). Nafarroako taldeak joan den larunbatean Bartzelona B-ren aurka egindako jokoari eustea izango du erronkarik handiena. Historikoki lehia handia egon da bi taldeen artean, eta, oraingo honetan Bigarren Mailan jokatuko den arren, hiru puntuak lortzetik haratago doan partida izango da hau.

Jan Urbanek zuzenduko du taldea. Entrenatzailearen ama hil zen atzo, baina gaur aulkian eseriko da taldea zuzentzen, eta bihar joango da Poloniara. Gaurko lehiarako, Urbanek ezingo du erabili Oier Sanjurjo, lesioagatik, ez eta Jose Garcia eta Unai Garcia ere, aurreko sasoian jarritako zigorrak betetzen ari baitira oraindik. Ostera, David Garcia jokatzeko moduan da zigorra bete eta gero, eta Cedric Mawbati fitxaketa berriak ere lehen minutuak joka ditzake. Zalantza nagusia, baina, Javad Nekunamek jokatzeko aukerarik izango ote duen da. Taldeak ez baitu lortu, oraingoz, irandarraren pasea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.