Atletico Madril 1-4 Osasuna

Osasunak aise garaitu du Athletico Madril, haren etxean

Osasuna garaipena ospatzen. Kiko Huesca / EFE
Osasuna, garaipena ospatzen. Kiko Huesca / EFE
Edu Lartzanguren.
2024ko maiatzaren 19a
22:45
Entzun

Ez zegoen gauza askorik jokoan, baina Osasunak jipoi ederra eman dio Atletico Madrili haren etxean: 1-4.

Osasunak ziurtatua zuen lehen mailan jarraitzea, baina, nolabait ere, agur jaia antolatu nahi izan dio Jagoba Arrasate entrenatzaileari.

Ezer ez zegoenez jokoan, tentsio handirik gabe hasi da partida. Espainiarrek ziurtatua zuten Txapeldunen Ligarako postua, eta bazirudien bi taldeak ligaren sasoia amaitzeko irrikaz zeudela.

Baina, orduan, gola sartu du Raul Garciak. Gorritxoengan ilusioa piztu du horrek, eta, banan-banan, gol zerrenda handituz joan dira Aimar, Garcia —bigarrenez— eta Torro.

Osasunak bigarrena sartua zuela, Moratak egin zuen madrildarren gol bakarra, baina ez da nahikoa izan etxekoak pizteko.

Nola ez, Arrasate entrenatzailea pozik zegoen amaieran, halako garaipena Osasunarekin eginiko ibilbidea amaitzeko «modurik onena» zelakoan.

«Sei urte bikain izan ditut Osasunan. Horietan helburuak bete ditugu, eta primerakoa da Atletico Madril menpean hartuta amaitzea hori». Ekainaren 30ean utziko du Arrasatek Osasuna. Madrilgo taldearen aurka jokatutako azken bederatzi partidak galdu egin zituzten gorritxoek, eta beste bi aldiz galdu zuen Arrasatek haiekin, Reala zuzentzen zuenean. «Denera, 11 porrot Atleticoren aurka. Lehenengo garaipena dut hau».

Osasunaren zuzendaritzarekin hitzartu zuen helburu nagusia beteta joango dela gaineratu du: taldea zaleekin konektatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.