Aste tristea izan da hau Osasunarentzat. Asteazkenean, Espainiako Kopatik kanporatu zuen Reusek, eta atzo, ligan, 1-0 galdu zuen Gimnasticen aurka. Hirugarren porrota du ligako lehen bost jardunaldietan; hamabost puntutatik lau besterik ez du lortu. Oso uzta eskasa da ustez Lehen Mailara igotzea helburu duen talde batentzat. Gero eta gehiago dira Jagoba Arrasate buru duen proiektuaren inguruko zalantzak.
Atzo zorte txarra izan zuen, hasi eta berehala Xiscok min hartu baitzuen. Horrek eragina izan zuen, hortik aurrera Gimnastic gehiago izan baitzen. Manu del Moralek sartu zuen partidako gol bakarra, 78. minutuan.
Osasunak 0-1 galdu du Tarragonan, eta burua altxatu ezinik segitzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu