ARETO FUTBOLA. Osasuna Magnak ezin izan zuen ezustekoa eman atzo Malagan, Espainiako Kopako final-laurdenetan, eta 3-1 galdu zuen Bartzelonaren aurka. Hasi eta berehala maldan gora jarri zitzaion neurketa, zazpigarren minutuan jada 2-0 baitzen atzetik. Bigarren zatiaren hasieran, 2-1ekoa sartu zuen Araçak, baina minutu bakar batera lortu zuen hirugarren gola Bartzelonak. Ez zen gol gehiagorik izan.
Osasuna Magna Kopatik kanpo geratu da, Bartzelonaren aurka 3-1 galduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu