Futbola

Osasuna, jaisteko postuetan

Bost jardunaldi soilik geratzen dira Espainiko Lehen Maila amaitzeko, eta atzo Zaragozak Almeriari 1-0 irabazi ostean, Bigarren Mailara jaisteko postuetan da Iruñeko kluba.

2011ko apirilaren 26a
19:16
Entzun

Unerik txarrenean sartu da Osasuna jaitsiera postuetan. Bost jardunaldi falta dira Espainiako Lehen Mailako futbol txapelketa amaitzeko, eta Iruñeko taldea azken hiru postuetan da atzoz geroztik. Zaragozak 1-0 irabazi zion Almeriari, eta azken asteetako emaitza bolada txarrak arriskuan jarri du Osasuna.

Almeriak 26 puntu ditu eta oraindik matematikoki ez bada ere, datorren denboraldian Bigarren Mailan jokatuko du. Jaisteko beste bi txartelak zortzi talderen artean banatuko dituzte; horien artean dago Reala ere. Donostiako taldeak 38 puntu ditu, Osasunak baino hiru gehiago. 

Sailkapena:

12Reala         38

13 Deportivo   38

14 Getafe         37

15 Racing        37

16 Malaga       36

17 Zaragoza    36

*18Osasuna   35

*19 Hercules   33

*20 Almeria      26

(*) Bigarren Mailara

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.