saskibaloia

Orlandok berriz ere irabazi egin du NBAko Ekialdeko finalean

Boston Celticsek aurretik jarraitzen du, 3-2.

2010eko maiatzaren 27a
09:31
Entzun
Orlando Magic NBAko egungo txapeldunordeak aurten ere finalean izateko ahaleginean jarraitzen du eta, Ekialdeko multzoko finalean Boston Celtics 3-0 aurreratu bazitzaion ere, 3-2 daude orain. Bart irabazi du bigarren partida: 113-92. Bostonen jokatuko dute hurrengoa.

Dwight Howard Orlandoko pibotak 21 puntu sartu ditu eta 10 errebote harrapatu. Haren taldekide Jameer Nelson basea berriz ere oso ondo: 24 puntu -hirukoetan, bostetik lau barrura-.

Mendebaldeko finalean Los Angeles Lakers NBAko egungo txapelduna eta Phoenix Suns bina doaz -Lakers 2-0 aurreratu zen-.

Orlando Magic 113. Nelson (24), Carter (8), Howard (21), Barnes (9) Lewis (14); Pietrus (8), Redick (14), Gortat (2), Williams (5), Bass (8).

Boston Celtics 92. Allen (14), Rondo (11), Perkins (6), Pierce (15), Garnett (10); Davis (17), Wallace (10), Allen (4), Robinson (1), Finley, Williams, Daniels (6).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.