ARRAUNA

Oriok egin ditu aldaketa gehien

Udako sasoira begira, sei arraunlaritik gora fitxatu dituzte ligako talde gehienek. Bueu, Getaria eta Isuntza taldeek egin dute mugimendu gutxien, eta Orio aldatu da gehien: hemezortzi arraunlari berri ditu. Kaikuk eta Oriok entrenatzaile berria dute.

ORIO.
Orioko trainerua, iazko Zarauzko Ikurrinean. GORKA RUBIO / FOKU
Iñaki Berastegi.
2024ko martxoaren 2a
05:05
Entzun

Arraunlari dantza handia egon da, beste behin, Eusko Label ligako traineruen artean. Ohorezko txandako traineruetan, Bermeo aldatu da gehien; sei arraunlarik utzi dute taldea, eta zortzi arraunlari fitxatu ditu Iker Zabalak. Ion Etxanizek eta Fernando Ruizek Bou Bizkaitik Ama Guadalupeko-ra egin dute jauzia. Igo berrien artean, Bueu oso gutxi aldatu da, eta San Pedro Hibakatik lau arraunlari ekarri ditu, beste batzuen artean. Azkenik, entrenatzaile aldaketei dagokionez, Mikel Arostegik hartu du Jon Salsamendiren lekukoa Orion —Lapurdiko entrenatzaile berria da Salsamendi—, eta Castrora joan den Jose Luis Kortaren ordez, Jon Elortegik entrenatzaile eta arraunlari lanak egingo ditu Kaikun.

EUSKO LABEL LIGAKO ALDAKETAK

BERMEO

Joan direnak: Ion Etxaniz (Hondarribia), Daniel Folgada (Cabo), Mikel Ojeda, Iker Pascual, Fernando Ruiz (Hondarribia) eta Ander Zabala.

Iritsi direnak: Bersaitz Azkue (Orio), Manuel Bernardez (Meira), Sorin Dragan (Kaiku), David Duran (Zierbena), Aimar Intxausti (Harrobitik igo da), Leo Stan (Harrobitik igo da), Jon Unzaga (Arkote) eta Alberto Vidal (Cabo).

BUEU

Joan direnak: Ez du inork taldea utzi.

Iritsi direnak: David Fernandez, Carlos Palmeiro (Cesantes), Suso Piedras eta Miguel Piñeiro (Meira). Harrobitik zein arraunlari igoko diren zehaztea falta da.

CABO

Joan direnak: Luis Gonzalez (Donostiarra), Alberto Hermo, Ismael Saborido, Marco Silva, Roberto Torres, Manuel Triñanes eta Alberto Vidal (Bermeo).

Iritsi direnak: David Alfaya, Mario Brion (Cabo B), Daniel Folgada (Bermeo), Borja Garcia (Harrobitik igo da), Sergio Garcia (Cabo B), Juan Gonzalez (Harrobitik igo da), Martin Leboran (Orio), Martinez Rendon (Cabo B) eta Jose Rios (Cabo B).

DONOSTIARRA

Joan direnak: Iñaki Arrieta, Beñat Eizagirre, Hadrian Meizoso, David Sainz eta Alejandro Sanjaime.

Iritsi direnak: Peru Alkorta (San Pedro), Iker Eizmendi (Orio), Luis Gonzalez (Cabo), Mikel Imaz (San Pedro), Jaime Lara (Kaiku) eta Ioritz Orbegozo.

GETARIA

Joan direnak: Aitzol Martinez, Josu San Sebastian eta Iñaki Ucin.

Iritsi direnak: Andde Etxaniz, Gaizka Gorostiaga (Hondarribia), Igor Gurutxarri (Ondarroa) eta Gorka Olasagasti (San Pedro).

HONDARRIBIA

Joan direnak: Beñat Alkain, Gaizka Gorostiaga (Getaria) eta Xabier Irigaray.

Iritsi direnak: Ioseba Azurmendi (San Pedro), Ion Etxaniz (Bermeo), Aimar Kanpandegi (Hondarribia B), Mattin Kolas (Hondarribia B), Xabier Olaskoaga (Hondarribia B) eta Fernando Ruiz (Bermeo).

KAIKU

Joan direnak: Jose Luis Korta (entrenatzailea, Castro), Beñat Apraiz (Ondarroa), Sorin Dragan (Bermeo), Oscar Gomez eta Jaime Lara (Donostiarra).

Iritsi direnak: Jon Elortegi (entrenatzailea, Kaiku), David Camacho, Paul Casta (Deustu), Markel Elortza (Santurtzi), Jon Intxaurtieta (Zumaia), David Nuñez (Santurtzi), Adan Prados (Ares), Andres Quintana (Castro) eta Kevin Vieira (Pedreña). Harrobitik zein arraunlari igoko diren zehaztea falta da.

LEKITTARRA

Joan direnak: Patxi Bilbao, Aketza Cordovilla, Aimar Zatika eta Markel Zatika.

Iritsi direnak: Aitor Amorrortu (Portugalete), Erlantz Egia (Elantxobe), Iñaki Elorrieta eta Iñigo Menichetti (Portugalete).

ONDARROA

Joan direnak: Joseba Aristi (Orio), Julen Arostegi, Jon Arriola, Ekaitz Badiola, Eneko Bilbao, Igor Gurutxarri (Getaria) eta Iñigo Larrinaga (Orio).

Iritsi direnak: Beñat Apraiz (Kaiku), Eneko Azkarate, Xabier Azkarate, Xabier Ferreira (Mutriku), Alberto Landa (Santurtzi), Asier Llanas (Deustu), Harkaitz Talledo (Mutriku), Joanes Solozabal (Mutriku), Ander Untzetabarrenetxea (Mutriku), Unax Zabaleta (Mutriku) eta Jenaro Zelaia.

ORIO

Joan direnak: Jon Salsamendi (entrenatzailea, Lapurdi), Bersaitz Azkue (Bermeo), Andoni Campos, Jon Carazo, Iker Eizmendi (Donostiarra), Ander Etxegoien, Alexander Esteban (Santurtzi), Jon Iriondo, Martin Leboran, Xabier Manrique, Alain Osanbela eta Josu Ostolaza.

Iritsi direnak: Mikel Arostegi (entrenatzailea), Martxel Alday, Ugaitz Astigarraga (Orio B), Jokin Azkonobieta (Orio B), Joseba Aristi (Ondarroa), Ibon Arruti, Jokin Azkonobieta (Orio B), Jon Azpiroz (Orio B), Aitzol Elu, Oihan Gozategi (Orio B), Unax Larrañaga (Orio B), Iñigo Larrinaga (Ondarroa), Ibai Lizarralde (Orio B), Jon Olasagasti (San Pedro), Haritz Olasagasti (San Pedro), Joseba Pagadizabal (Orio B), Imanol Sarasola (Orio B), Adur Tapia (Orio B) eta Iker Zinkunegi (Orio B).

SAN PEDRO

Joan direnak: Peru Alkorta (Donostiarra), Joseba Azurmendi (Hondarribia), Mikel Imaz (Donostiarra), Gorka Olasagasti (Getaria), Jon Olasagasti (Orio), Haritz Olasagasti (Orio) eta Imanol Olasagasti.

Iritsi direnak: Alex Badiola (Hibaika), Aratz Bergara (Hibaika), Unai Martin, Iñigo Mercader (Hibaika), Jon Morillo (Hibaika), Gorka Toledo (Orio B) eta Xabi Txintxurreta (Harrobitik igo da).

ZIERBENA

Joan direnak: Jose Angel Garcia, Alberto Gonzalez eta Luis Miguel Villar.

Iritsi direnak: Manuel Gondar (Meira), Breixo Docampo (Tiran), Andoni Garcia, Jon Ruiz (Portugalete), Ander Gallardo (Portugalete) eta Xabier Ibarretxe (Harrobitik igo da).

(*): Uda atarian argitaratuko dituzte aurtengo sasoiko zerrenda ofizialak, eta orduan jakingo da taldeek zer egitura izango duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.