Txirrindularitza

Orduaren marka berria ezarri du Filippo Gannak

Daniel Bighamek abuztuan hautsitako marka gainditu du Gannak, ordubetean 56,792 kilometro eginda. Kilometro eta 252 metroan hobetu du Bighmanek egindako distantzia.

Filippo Ganna, orduko marka hobetzeko esfortzuan. MARCEL BIERI / EFE
inaut matauko rada
2022ko urriaren 8a
20:59
Entzun

Filippo Gannak (Team Ineos Grenadiers) orduko marka berria ezarri du gaur Grenchenen (Suitza), joan den abuztuan Daniel Bigham txirrindulari ohiak ezarri zuen 55,540 kilometroko langa gaindituz. 56,792 kilometro egin ditu Gannak ordubetean, eta kilometro eta 252 metroan hobetu du ingelesaren marka. 19:57ean abiatu da txirrindulari italiarra, eta lehen itzulietan Bighamen denboraren azpitik jarri den arren, abiadura moteldu eta segundo batzuk gainetik jarri da. Hala ere, berehala eman dio buelta Gannak, eta probaren erdian, Bighmanen denbora hamaika segundoan hobetzen zuen Gannak.

Bizikleta, jantzi, kasko eta oinetako bereziak egin dizkiote Gannari proba horretarako, eta bizikletak 75.000 euroko balioa duela argitaratu dute hainbat hedabidek.

Taldekidearen marka gaindituz

Bighmanen aurretik, Victor Campenaertsek zuen orduko marka onena, baina abuztuan ingelesak titulua kendu zion belgikarrari. Bitxia da Bighmanen kasua; izan ere, errekorra egin zuen unean erretiratua zegoen txirrindularitzatik. 2019an brontzezko domina irabazi zuen Yorkshireko (Ingalaterra) Munduko Txapelketan, errelebokako erlojupeko mistoan, eta gero Ineos Granediers taldeko errendimendu ingeniari bihurtu zen; hain zuzen ere, Gannaren taldekoa. Fausto Coppi, Eddy Merckx, Miguel Indurain, Tony Rominger eta Bradley Wiggins dira marka berria ezartzea lortu izan duten txirrindulari garrantzitsuenetako batzuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.