Ordizia, ligako txapeldunorde hirugarrenez

2022ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Hirugarrenean ere ez da posible izan. Ampo Ordiziak 23-17 galdu zuen herenegun Santboianaren aurka Espainiako Ohorezko Mailako finala, Sant Boi de Llobregaten (Herrialde Katalanak). Iñigo Marotiasen taldeak ondo ekin zion finalari, zazpigarren minutuan Elliot Ryanek sartutako entseguari eta Valentin Cruzen transformazioari esker. Alta, Imanol Martinezen eta Javier Rojasen puntuekin, etxeko taldeak neurketa irauli zuen atsedenaldira iritsi aurretik: 13-7. Bigarren zatian, markagailuari buelta ematen ahalegindu zen euskal taldea, baina Santboianak ondo eutsi zion. Atzo, Udalak harrera egin zion taldeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.