Futbolean emaitzarekin jokatzea ondo ateratzen da batzuetan, baina, gehienetan, ordaindu egiten da. Futbolaren patuetako bat da. Eta horixe gertatu zitzaion atzo Uruguairi. 2010ean bezala, Ghana zuen aurrean. Orduan penaltietan egin zuen aurrera. Baina, oraingoan, etxera bidean da, nahiz eta 2-0 irabazi.Garaipenik mingotsena izan zen Luis Suarez, Godin, Cavani eta enparauentzat. Dena okertu zitzaien 91. minutuan Hwang-Hee Hego Koreako jokalariak gola egin zionean Portugali: 2-1. Garaipen horrekin, Hego Korea final-zortzirenetan da, H multzoko bigarren sailkatu gisa. Portugal izan da lehena bertan. G multzoan ez zen ezusterik izan. Brasilek amaitu zuen buruan, nahiz eta Kamerunen aurka 1-0 galdu. Suitzak, berriz, 3-2 irabazi zionSerbiari, eta bigarren da. Hala, zehaztuta daude falta ziren bi final-zortzirenak: Brasil-Hego Korea eta Portugal-Suitza.
G multzoa ebatzi zen aurrena. Ziurra zen Portugalek lehen postuan amaituko zuela, eta lehia bigarrenerako zegoen. Hor hautagai nagusiak Ghana eta Uruguai ziren. Hala, ikusmina bien arteko lehian zegoen. Uruguairi oso alde jarri zitzaion sailkapena. Lehenbizi, Rochetek penalti argia egin zion Kudusi, baina atezainak akatsa konpondu zuen; izan ere, penaltia geratu zion Andre Ayeewri. Hurrengo jokaldian, aurretik jarri zen Uruguai: Luis Suarezen erremate baten ostean , De Arrrascaetak aldaratzea baliatu zuen gola sartzeko. 32 minutuan, bigarrena egin zuen De Arrascaetak berak, berriro ere Luis Suarezen baloi on bat baliatuta.
Uruguaitarrek aurreko bi jardunalditan erakutsiez zuten anbizioa izan zuten atzo lehen zatian. Baina horrekin konformatu ziren. Ez ziren beste gol baten bila joan. Portugalek bere lana egingo zuela uste zuten. Bainausteak erdi ustel. Hego Korearen gola iritsi ostean jo zuten berrizerasora. Baina beranduegi zen. Ikustekoak ziren Luis Suarezen eta aulkian zeuden beste jokalarien malkoak. Cavanik aukera argia izan zuen buruz, baina Ati Zigik gelditu aparta egin zuen. Aurrelariak ere penaltia eskatu zuen neurketa amaitzear zela. Baina VARak ez zuen adierazi. Ezintasunaren poderioz, Daniel Sibert epaileari protesta eginez amaitu zuten partida Uruguaiko jokalariek.
Hego Koreak, berriz, balentria egin zuen. Paulo Bentoren taldea aurrera egiteko aukera gutxien zuen selekzioa zen. Balentria are handiagoa izan zen, bosgarren minutuan Portugal aurretik jarri baitzen. Hortak egin zuen gola. Baina hegokorearrek berean jarraitu zuten. Ez zuten ezer galtzeko. 24. zortea alde izan zuten, korner batean baloiak Cristiano Ronaldori jo zion, eta Young-gwon Kimek gola egin zuen.
Uruguaik beste gol bat sartzen ez bazuen, beste gol batekin nahikoa zuten aurrera egiteko. Pazientziaz jokatzen jarraitu zuten, burua galdu gabe. Zuten baliabide nagusia kontraerasoa zen, etapartida amaitzera zela, horietako bat lotu zuten, Portugalen korner baten ostean. Hor iritsi zen gola.
Brasilen porrota
G multzoan Brasilek ziurtatua zuen lehen postua, eta bigarrenerako elkarren aurka jokatzen zuten Serbia eta Suitza ziren hautagai nagusiak. Bi horien arteko partida tentsio handikoa izan zen. Suitzarentzat izan zen azkenerako sailkapena. Lehen zatia ikusgarria izan zen:2-2 amaitu zen. Estilo desberdinarekin, baina bi taldeek jo zuten erasora. Biek nahi izan zuten partida irabazi. Shaqirik eta Embolok egin zituzten suitzarren golak, eta Mitrovic eta Vlahovicek serbiarrenak. 10 minutuz sailkatuta egon zen Serbia. Izan ere, 2-1 egon zen aurretik, 35 eta 44. minutuen artean. Baina 48. minuturako Suitza aurretik zen. Freulerrek sartu zuen gol erabakigarria. Hortik aurrera tentsioa nagusitu zen lehian, eta ez zen gol gehiago izan.
Brasilek, berriz, galdu egin zuen Kamerunen aurka. Baina ondoriorik gabeko porrota izan zen. Izan ere, aipatu bezala, lehen postua ziurtatua zuen. Gainera, Titek goitik behera aldatu zuen hamaikakoa. Dena den, itxura sendoa eman zuen, eta aukerak izan zituen irabazteko, batez ere lehen zatian. Kamerunek ez zion muzin egin erasoari, eta 91. minutuan jaso zuen saria. Aboubakarrek sartutako golari esker. Afrikarrak gol batera geratu ziren final-zortzirenetarako sailkatzeko. Garaipen historikoa izan zen, baina saririk gabekoa.
Qatarko Munduko Kopa
Oraingoan erre egin da
Uruguai kanpoan geratu da, eta Hego Korea sailkatu da H multzoan. Brasil eta Suitza dira G multzoko sailkatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu